"Jai giroan hutsune bat zegoela pentsatuta animatu gara eta Jose Ramon Vitoriaren abestiaren remix bat egin dugu. Tekno doinuei, euskal folklorearen ukitua eman die Eneritz Urrutiak. Uste dugu saltsa jarriko duela jaietako gauetan", adierazi du Markel Goikoleak, DJ Goikok.
Vitoriak 1993an konposatu zuen doinua eta koplak Jon Iñaki Izarzelaia bertsolariak ondu zituen. Des-kontrolek 2023an egin zuen horren bertsio bat eta orain tekno doinuekin beste bat izango du San Juan jaietako dantza kuttunak.