Landa auzoetako bizilagunek taxi zerbitzua izango dute San Juan bezperan

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 19a, 14:14

Arrasateko Udalak taxi zerbitzua jarriko du sanjuanetan landa auzoan bizi diren bizilagunentzako, euro baten truke. Ekainaren 23an egongo da martxan, 22:00etatik 08:00etara.

Maritxu Kajoi egunean eta santamasetan zerbitzuak izandako arrakasta ikusita San Juan jaietan ere jartzea erabaki du Arrasateko Udalak, lehenengoz: "Modu honetan, landa auzoak eta erdigunea modu seguruan konektatu nahi ditugu” adierazi dute eta gaineratu: "Edozein adinetako pertsonentzako izango da, betiere landa auzoarekin konektatzeko baldin bada". 

Zerbitzua bakarrik izango da Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza, Gesalibar eta herriko beste landa gune batzuetan kokatutako baserrietara mugitzeko. Eta atez atekoa izango da "bidaiarien segurtasuna bermatzeko". 

Zerbitzu horren prezioa euro bat izango da, pertsona bakoitzeko: "Modu horretan, autobus zerbitzuarekin parekatuko dugu".

Ekainaren 23ko 22:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte egongo da abian eta horretarako telefonoz deitu beharko da –21:30etan hasita– honako zenbakira: 688 73 52 23. Erabiltzaileak adostuko du hitzordua taxi-gidariarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak