Ternua Groupek ohar batean jakinarazi duenez, ehungintzan "modu konprometitu eta desberdinean" jarduteko saiakera egin dute enpresaren sorreratik, "gure lurraren ondare sendoa eta gure herriaren nortasuna islatzen duten hemengo markak landuz eta munduan zehar harrotasun handiarekin aurkeztuz".
Egindako lanarekin "harro" daudela gaineratu dute, "egun zail hauetan elkartasun eta maitasun sentimenduak" jaso dituztela kontuan hartuta. Errekonozimendu horrengatik "eskerrik beroenak" eman dituzte, proiektuak etorkizunean aurrera egiteko bidearen bilaketan "balio handiena" izango dela ziurtatuta.
Izan ere, enpresa moduan aurrera egiten ahaleginduko direla azpimarratu dute: "Gure espedizioan ertz oso konplikatu batean gaude, mendiko alde zailenean eta ekaitz betean sartuta, baina sokatik indartsu eutsi eta egoera hau gainditzeko ahalegin guztia egiten jarraituko dugula argi dugu, abenturak aurrera jarraitzea merezi duelako".