Honako zati hauetan moztuko dute trafikoa aipaturiko egunetan:
Edozelan ere, salbuespenak izango dira. Inguru horretako garajeetako ibilgailuak sartu eta irten ahal izango dira, eta hondakinen kamioiak ere bertatik igaroko dira. Herribusa, aldiz, ez da igaroko itxitako eremutik, eta egun eta ordu tarte horietan San Frantziskoko biribilgunean eta Muzibarrekoan izango ditu behin-behineko geralekuak.
Bestetik, entzierroak iraun bitartean, ohiko kale-mozketak egingo dituzte Kontzezino kalean, 07:00etatik 11:00etara. "Amaitzeko, alde zaharreko oinezkoen segurtasuna bermatzeko, alde zaharra ez da ibilgailuei zabalduko eta zamalanak Olarte eta Zerkaosteta kaletik egin beharko dira", gaineratu dute udal ordezkariek.
TAO sistema etenda jaietan
TAO sistema ere bertan behera geratuko da ekainaren 23an, 24an, 25ean eta 26an. Ondorioz, aparkaleku tasa ez da indarrean egongo aipatutako egunetan. "Kale mozketak, autobus zerbitzuaren egokitzapena eta TAOren behin behineko etetea behar bezala seinaleztatuko dira".
Azkenik, Udaltzaingoak jakinarazi du, edozein arazo izanez gero, 24 orduko zerbitzua izango dutela, 943 25 20 10 telefono zenbakira deituta.