Trafikoa moztuko dute eguenean Jose Luis Iñarra kalean

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko ekainaren 17a

Izaro Agirre teknikaria eta Kepa Urteaga zinegotzia, Jose Luis Iñarra kalean.

Altamira urbanizatzeko lanen ondorioz, trafikoa moztuta egongo da ibilgailuentzat Jose Luis Iñarra kalean, ekainaren 19an, 08:00etatik 13:00etara.Horrek eragina izango du herribusaren geltokian ere –28 atarte ingurukoa–, eta bertan behera geratuko da adierazitako ordu tartean.

Udal ordezkariek adierazi dutenez, hala ere, Altamirazpi kalera, Jose Luis Iñarra kaleko garajeetara eta Mesedeetako ikastetxeko aparkalekura joan ahal izango da, alde batetik ez bada, bestetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak