Bakardadeaz jardungo du eguenean, ekainaren 19an, Elisa Sala Mozosek, ikerlariak eta gizarte aholkulariak. Kulturateko areto nagusian izango da solasaldia, 18:00etatik 19:30era bitartean, eta sarrera doakoa da, ez da aurre-inskripziorik behar. Hala, parte-hartzeko deia egin dute antolatzaileek, "komunitateak gai honetan duen zereginaz hitz egiteko".