Eskualde mailako lanketa egin gura du Debagoieneko Mankomunitateak "indarrak batu eta proiektu bateratu bat lantzeko". Hain zuzen ere 147.600 eurko diru-laguntza jaso du Debagoiena ehuntzen: bakardadearen korapiloa askatu proiektuak, eta martxan da.
Debagoiendarren inplikazioa
Mankomunitatetik debagoiendarren inplikazioa eskatu dute aukeratu gabeko bakardadeari aurre egiteko neurriak finkatuko dituen prozesuan laguntzeko. "Ikasturte honetan, proiektuaren garapenerako taldea sortu da eta bertan herri guztietako ordezkari tekniko eta politikoak biltzen dira ezagutze espezifikoa duten profesionalen gidaritzapean. Proiektuaren baitan hainbat ekintza konkretu planteatzen dira irailean martxan jarriko direnak, nahiz eta badagoen ekainean egingo den lehen mahai inguru bat ere", azaldu dute.
Inkestak betetzea "garrantzitsua"
Proiektua eskualdeko beharretara egokitu ahal izateko, elkarrizketa indibidualak egiten ari dira herri guztietan. Lanketa horren osagarri herritarrek betetzeko inkestak zabalduko ditu Mankomunitateak. Maiatzaren 30etik ekainaren 20ra bitartean bete beharko dira online zein albiste honen amaieran adierazitako lekuetan inprimakiak jasota. "Honen inguruko informazioa etxebizitzetara ere helaraziko da gutun informatibo baten bidez", esan dute.
Datu hauek udan landuko dira eta irailean emaitzak herritarrei itzuliko zaizkie egingo diren ekintza konkretuen aurkezpenarekin batera.
Inkestak eskuragarri egongo diren lekuak
BERGARA
- San Joxepe.
- Agorrosingo kirolgunea.
- Labegaraietako kirolguneko taberna.
- Liburutegia.
- Udaletxea.
- Irizar jauregia.
ARRASATE
- Biztanleen Arreta Zerbitzua (BAZ).
ESKORIATZA
- Udaletxeko sarrera.
- Kiroldegia.
- Liburutegia.
OÑATI
- Udaletxea.
- Gizarte zerbitzuak.
- Kiroldegia.
- Osasun zentroa.
- Kultura etxea.
- Pake Leku jubilatuen elkartea.
- Lagun Leku jubilatuen elkartea (ELTZIA).
ELGETA
- Udaletxea.
- Liburutegia.
ARETXABALETA
- Arkupe kultur-etxeko harrera.
- Ibarra kiroldegiko harrera.
- Udaletxeko harrera.
- Basotxo jubilatuen elkarteko harrera.
- Osasun zentroko harrera.
ANTZUOLA
- Liburutegia.
- Udaletxea.
- Jubilatuetan.
LEINTZ GATZAGA
- Udaletxean
- Jubilatuen elkartean