Askotariko liburuez gain, Debagoieneko idazleek sortu berri duten Leida elkarteari buruzko informazioa jasotzeko aukera ere izan da. "Idaztea gustuko duten guztiendako, zerbait argitaratuta izan edo ez, elkarteko ateak zabalik ditugu", azaldu dute. "Bat egiteko edo informazioa eskatzeko, idatzi Leida.elkartea@gmail.com helbidera".