Debagoieneko txakolina, bertako produktuen azokako protagonista

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko ekainaren 13a

Murgialdai txakolina, Arrasateko bertako produktuen azokan, artxiboko irudi batean.

Ekainaren 21ean egingo da hilabeteko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan, 09:00etatik 14:00etara. Udalak, berriz, herri-marka daramaten telazko poltsak banatuko ditu.

Debagoieneko txakolina izango da bertako produktuen azokako protagonista hilabete honetan, Oñatin ekoiztutako Murgialdai dastatzeko eta erosteko aukera egongo baita. Erosketa tiketarekin, gainera, gazta-pintxoak banatuko dituzte doan, eta hiru txakolin loteren zozketan parte-hartzeko aukera ere izango da. Horrez gain, ohiko ekoizleen postuak izango dira.

Udalak, berriz, azoka eguna aprobetxatuz, Arrasateko herri-marka berriarekin egindako telazko poltsak banatuko ditu, 10:00etatik 12:00etara. Maiatzaren 29an aurkeztu zuten, "herriaren nortasuna eta etorkizuna irudikatzeko asmo duen tresna izan dadin, etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko". 


Arrasateko herri-marka daramaten telazko poltsak. Irudia: Arrasateko Udala. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak