Sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko, 277 izen-emate

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko ekainaren 12a

Errementari dantza, artxiboko irudi batean. Irudia: Goiena.

Haurren eta helduen danborradak ikusteko ez ezik, errementari dantzaz gozatzeko lekuak zozkatu ditu Udalak, eta irabazleek SMS bat jasoko dute jakinarazpenarekin.

Sanjuanetako ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko 277 herritarrek eman dute izena, eta 36k eskuratu dituzte txartelak, ekitaldien arabera banatuta: haurren danborrada ikusteko bi pertsonentzako hamar sarrera zozkatu dira, helduenerako bi pertsonentzako zortzi, eta berdin errementari dantzarako ere. Horrenbestez, 52 herritar izango dira udaletxeko balkoian ekitaldiez gozatzea, binaka zozkatu baitituzte leku guztiak.

Udalaren hitzetan, ezin dute izen-abizenik eman, datuen babesarengatik, baina jakinarazi du irabazleek SMS bidez jasoko dutela mezua gaur eta bihar artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak