Futbol torneo solidarioa Mara San Joseren alde, zapatuan Mojategin

Xabier Urtzelai 2025ko eka. 10a, 16:41

Batten gaixotasun arraroa du lau urte bete dituen Mara San Jose arrasatearrak, CLN1 motakoa. Eta, gaixotasunari ikusgarritasuna emateko helburuarekin eta dirua jasotzeko asmoz lagunarteko torneoa antolatu du Mondrak zapaturako. 

Egun osoko futbol jaia antolatu du Mondrak zapaturako, eta helburua garbia da, Mara San Jose haurraren alde ekitaldi solidarioa antolatzea. Hala, goizeko txapelketan (10:00-15:00) Euskal Herriko hamabi taldetako harrobiko jokalariak etorriko dira, izan ere, 2013an jaiotako jokalariak izango dira aurrez aurre. Eta gonbidatu dituzten taldeen artean daude Reala, Bergara, Santutxu, Gasteizko Aurrera, Ermua, Martutene, Galdakao, Portugalete, Cultural de Durango, Vasconia eta Ariznabarra. Eta noski, Mondrako ordezkari gaztetxoak ere berdegunean izango dira. Gainera, 10:00etatik 14:00etara puzgarriak jarriko dituzte umeentzat, Real Sociedad fundazioaren eskutik. 

Jai solidarioan esku hartzeko sarrera 3 eurokoa izango da. Hori ordainduta, Mojategiko sarbideaz batera puzgarrietan jolasteko eta otar baten zozketan parte hartzeko zenbakia eskuratuko da. Hala, zapatuan batzen duten dirua Mara San Jose haurraren familiari laguntzeko izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak