Guztia prest Arrasateko II. Gazte Olinpiadetarako

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko eka. 9a, 11:04

Boniato Crew taldeak irabazi zituen iazko olinpiadak.

Ekainaren 21ean egingo dituzte Arrasateko II. Gazte Olinpiadak, eta egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek. "Gogoratu aurten gosariarekin hasiko dugula eguna", diote. Horrez gain, sarien berri ere eman dute.  

Honako hauek izango dira sariak:

  • Irabazlea: Ekain-xokoa landetxean asteburu bat.
  • Bigarren sailkatua: Uxarten bazkari bat igerileku zerbitzuarekin.
  • Hirugarren sailkatua: Arrasateko askotariko komertzioetako produktuekin osatutako saski potolo bat.
  • Laugarren sailkatua: Datorren urterako izen-ematea dohainik. 
  • Talde onena (animazioa, giroa, estetika…): Gauean Osoriken kubata erronda bat.
  • Atzetik hasita, lehen sailkatua: Heiz likore botilak.

Gainera, parte-hartzaileen artean zozketak ere egongo dira. "Horregatik, ondo gorde bazkariko tiketa", nabarmendu dute. Honako sari hauek zozketatuko dituzte:

  • Mondra&Roll-erako 3 sarrera bikoitz.
  • ⁠Maitia arropa dendarako bonua.
  • ⁠Orekako gozoetarako bonua.

Hona hemen Arrasateko II. Gazte Olinpiadetako egitaraua:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak