Dragoi Janerako tiketak salgai daude dagoeneko

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko eka. 5a, 16:14

Iaz Uarkapen egin zuten, eguraldiaren ondorioz.

Monte eta Irati tabernetan lortu daitezke, baita AEK euskaltegian eta AED elkartean ere, hamabi eurotan –hamar euro AEK-ko ikasleentzat eta AEDren bazkideentzat–.

Ekainaren 22an, domeka, egingo dute aurtengo Dragoi Jana, AEDk eta Debagoieneko AEK-k antolatzen duten afari herrikoi eta euskaltzalea. Herriko Plazan izango da, 21:00etan hasita. Euria egingo balu, Uarkape frontoian.

Menua ohikoa izango da: bertan erretako txuleta edo hanburgesa begetala, postrea eta kafea. "Eta, ondoren, zelan ez, dragoi tribiala! Hasi, bada, urteko efemerideak eta euskarari lotutako kontuak errepasatzen, eta ea zeinek eramaten duen aurtengo otarra!", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak