Zinegoak Hedapena ekimeneko sei film labur, Arrasaten, ekainaren 5ean

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mai. 28a, 09:38

'Queimando por dentro' filmeko irudi bat.

Emakume Txokoaren eta Morbor taldearen eskutik, Kulturateko areto nagusian proiektatuko dituzte, ekainaren 5ean, 18:30ean. Proiekzioaren ostean luntx txiki bat egongo da, ikusitako filmen inguruan solasaldi bat egiteko asmoarekin.

Bilboko LGTBIQ+ Zinegoak Nazioarteko Jaialdia, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez, sexu eta genero aniztasunari buruzko sentsibilizazioa lantzeko helburuarekin sortu zuten. "Egun, Zinegoak erreferentzia bihurtu da LGTBIQ+ gaietako ekitaldi zinematografiko eta eszenikoen artean", diote. Zinegoak Hedapena ekimenak, halaber, aukera ematen du Bilboko jaialdian aurkeztutako filmak herrietara zabaltzeko.

Aurtengo emanaldia, Morbor taldearekin batera antolatu duten LGTBIQ+ egitarau bereziaren baitan egingo dute, eta sei film proiektatuko dituzte, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin, euskaraz eta gaztelaniaz. Hiru film euskal sorkuntzak dira eta beste hirurak, Brasil, Espainia eta AEBetakoak. Honako hauek dira filmak eta zuzendariak:

  • ¿Dónde estás?: Maria Moreno Novoa.
  • Arrecife: Ángel Morales Ballesta.
  • Queimando por dentro: Enock Carvalho, Matheus Farias.
  • Three: Annie Song.
  • Judoka: Ander Iriarte.
  • Azkena: Ane Inés Landeta, Lorea Lyons.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak