[AZKEN ORDUKOA] Bertan behera geratu da bihar, zapatua, Seber Altube plazan egin behar zuten Debagoieneko Literatura Azoka

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko mai. 9a, 15:15

Debagoieneko idazleek 2023an Aretxabaletan egin zuten azokan.

Debagoieneko idazleen arteko "elkartasuna sustatzeko, bizipenak partekatzeko eta garapen sortzailean zein profesionalean elkarri laguntzeko helburuarekin" sortu berri duten Debagoieneko Idazleen Elkarteak (Leida) bihar, zapatua, Seber Altube plazan egitekoa zen Literatura Azoka bertan behera geratu da iragarrita dauden haize zakarren eraginez. 

"Arrasateko Udaleko ordezkariek jakinarazi berri digute biharko aurreikusita dauden haize zakarrak eta eguraldi txarraren eraginez, ezingo dutela Seber Altube plazan egin behar genuen Literatura Azokan karparik jarri arriskutsua izan daitekeelako; hori horrela, pena handiz, bertan behera utzi behar izan dugu azoka. Hala ere,  ahalegina egingo dugu lehenbailehen berriz antolatzeko", azaldu du Leida elkarteko kide Judit Ruiz de Munain idazleak.

Leida elkartearen aurkezpena ere bertan behera

Hamar idazletik gora ziren bihar, zapatua, 11:00etan hasita, euren argitalpenak saltzeko eta irakurleekin hartu-eman zuzenak izateko gogoz. "Gema Iñiguez, Josune Murgoitio, Jaione Fernandez de Jauregi, Judit Ruiz de Munain, Arivalia, Ander Santiago, Iker Murillo, Itxasne Barandiaran, Lukene Igartua, Izar Mendiola, Sara Vitoria eta Intxorta Kultura Elkarteko kideak ginen joatekoak, baina ateak zabalik ditugu idaztea gustuko duten guztiendako, elkartean parte hartzeko zein laster antolatu gura dugun azokan euren produktuak saltzeko. Parte hartu gura duenak idatz dezala leida.elkartea@gmail.com helbidera", azaldu dute Leidakoek.

Erlazionatuak

Debagoieneko idazleak batzeko, elkarte berria

Aitziber Aranburuzabala Juldain mai 01 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak