Leintz Bailarako Ekiolak "irmoki arbuiatu" du Aritz Otxandianoren aurkako erasoa

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko api. 25a, 14:18

Leintz Bailarako Ekiolak 2023an egindako batzar orokorra

Kontseilu Errektoreak ohar bidez adierazi du "edozein indarkeria edo mehatxu forma" baztertzen dituela. Bide batez, "elkartasun osoa" adierazi diote Otxandianori eta haren familiari.

Leintz Bailarako Ekiolako Kontseilu Errektoreak "irmoki arbuiatu" du kooperatibako mahaikide eta Fagor Taldearen ordezkari Aritz Otxandianoren aurkako erasoa. "Aritzek energia berriztagarrien hedapen bidezko eta ordenatua defendatu du publikoki, gure kooperatibatik sustatzen dugun trantsizio energetiko justu eta demokratikoarekin bat eginez. Ongi komunarekin eta garapen iraunkorrarekin konprometituta dauden ahotsak isilaraztea bilatzen duen edozein indarkeria edo mehatxu forma baztertzen dugu", nabarmendu dute oharrean.

Bide batez, "elkartasun osoa" adierazi diote Otxandianori eta haren familiari. "Errespetuaren, bizikidetzaren eta adierazpen askatasunaren aldeko konpromisoa berresten dugu", gaineratu dute.

Erlazionatuak

Bere etxeari eraso egin diotela salatu du Aritz Otxandianok

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria api 24, 10:48 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak