EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi du 58.831 euroko kalte ordaina ordaindu beharko diola Auzo Lagunek langile bati

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko api. 15a, 13:14

Ausolan –aurrez, Auzo Lagun–, artxiboko irudi batean.

CCOO sindikatuak jakitera eman duenez, 2024ko uztailean Eibarko Lan Arloko Epaitegiak Auzo Lagun enpresari emandako kondena berretsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lan Arloko Sailak. 58.381,07 euroko kalte-ordaina jasoko du langile batek dermatitisak kaltetutako beharginaren osasun arazoetan lan-baldintzek eragina izan dutelakoan.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak adierazten duenez, arriskuen ebaluazioa ez zen osoa izan: "Langilea garbiketa-zerbitzuak ematen aritu zen sukaldean urte askoan aireztapen egokirik gabe".

Epaiaren arabera, "enpresak argi eta garbi urratu zuen ingurumenaren eta biologiaren muga-balioak zehazteko eta esposizioa ezagutzeko neurketak egiteko legezko betebeharra". Sindikatuak adierazi duenez, arau-hauste hori dela eta, ezin da arrisku kimikoaren zehaztapen zehatzik egin, eta, beraz, "ez du zentzurik arrisku hori hutsala dela esateak".

Langilearen lanpostuko baldintzez diote 27 gradu baino gehiagoko tenperaturan egon zela sukaldea, eta tenperatura altu horiek garbiketa produktuetan eragin zezaketela. "Hori bereziki larria da CCOOrentzat; izan ere, enpresak norbera babesteko materialak entregatu dituela dioen arren, argi dago lehenik eta behin neurri kolektiboak hartu behar zirela edo tenperatua jaisteko eta lurrunkortasuna eta xurgapen dermikoa neutralizatzen laguntzeko beharrezkoak zirenak".

Alfonso Riosek, CCOO sindikatuko lan osasuneko arduradunak, langileak 2018tik jasandako "sufrimendua eta ezinegona" salatu du, "enpresaren aldetik ez zirelako aurrera eraman beharrekoak ziren prebentzio neurriak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak