Arrasate-Udalatx mendi lasterketa natura espazioan egiten den lasterketa da. "Gure konpromisoa da kirola eta natura uztartzea, betiere ingurunea zainduz eta bertako biodibertsitatea errespetatuz. Horregatik, eta teknikarien argibideei jarraituz, igandeko lasterketaren ibilbidea aldatu behar izan dugu", esan du ohar bidez.
Lasterketaren ibilbideak ezaugarri berdintsuak mantenduko ditu, distantzia eta desnibelari dagokionez. Berritasun gisa, lehenengoz Anporretako tontorra igoko da eta jarraian lasterkariek Udalatxeko norabidea hartuko dute. Hala, Besaide ingurutik ez dira pasako. "Antolakuntzatik ulermena eta lankidetza eskertu nahi ditugu, eta adierazi ingurumenaren zaintza gure lehentasun nagusietako bat dela. Gure ingurunea errespetatzea ezinbestekoa da, eta horrelako erabakiek erakusten dute kirol jarduerak naturarekin bateragarri egin daitezkeela, ardurarekin eta elkarlanarekin", azpimarratu dute.