Emakume bat harrapatu dute Arrasateko Otalora Lizentziaduna kalean

Uxue Arakama Egaña 2025eko apirilaren 11

Emakume bat harrapatu dute Arrasateko Otalora Lizentziaduna kalean. Taupa tabernaren parean gertatu da, 8:15 inguruan.

Osasun langileak eta udaltzaingoak bertaratu dira gunera. Tibia hautsita eta istripuak eragindako kontusio arin batzuekin ospitaleratu dute.

Aste honetan Arrasaten gertatu den bigarren istripua izan da gaurkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak