Adineko emakume bat hil da ibilgailu batek harrapatuta Arrasaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko apirilaren 8a

Etxagibel Notarioa kalea, istripua gertatu den lekua. Irudia: Goiena.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ibilgailu batek adineko emakume bat harrapatu du 11:00ak aldera Arrasateko Etxagibel Notarioa kalean. Udaltzainak hara gerturatu dira, eta Arrasateko Udalak baieztatu du hil egin dela.

Udalaren hitzetan, epailearen zain egon dira gorpua altxatzeko, eta horretarako agindua jaso dute 12:45 aldera. Ondoren, ehorztetxeko kideen zain egon dira. Udaltzaingoak, berriz, atestatua egingo du gertatutakoa argitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak