Arizmendi Ikastolatik azaldu dutenez, bizipen eta emozioetatik egin dute bi asteko lanketa, mundua ikusteko euskal begiradatik. "Modu honetan, hizkuntza gutxituak eta ez gutxituak parean jartzen ditugu eta elkarrekin berdinkideen ekosistema bat sortzen dugu, euskara harrera hizkuntza bihurtuz. Zeren arabera begiratzen diogu beste hizkuntza eta kultura batzuei, gure euskalduntasun eta Ikastola izaeratik?", diote.
Biharko jaiari dagokionez, Olarteko hamabost hizkuntzak entzun eta ikusiko dituzte "maite zaitut" eta "nik edo guk bebai" esanez. Horrekin batera, hizkuntza horiek munduan duten hiztun kopuruaren araberako tamaina zein Olarte gunean dutena ikusi ahal izango dute, haurrek egin dituzten
eskulanen bitartez, "denak baitira handi eta txikiak leku edo egoeraren arabera". Halaber, azken hilabeteetan Arrasateko hainbat auzotan egon den
Argitxoren postontzia eta haurren lanak ere izango dira. Azkenik, sorkuntzarako txoko bat ere egongo da.
Ekitaldiari dagokionez, egindako bidea azaltzeaz gain, Argitxoren bisita izango dute eta proiektua biribiltzen duen abestia kantatuko dute. Jon Sarasuak sortutako Zenbat dira hizkuntzak? abestia gure guneko lau amak abestuko dute haur guztiekin batera. Musikariak honako hauek izango dira: Lemina Mohamed, Katia Martin, Meriem Bleila eta Ines Osinaga.