Azoka Plazan egingo dute Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 6a, 19:10

Haizeteagatik abisu horia ezarri dute zapaturako. Hortaz, Seber Altube Plazan egin ordez, Azoka Plazan egingo dute Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka.

26 postuk osatuko dute azoka. Horietatik hemezortzi emakume artisauenak izango dira eta askotarikoak lanak izango dituzte: poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa, zeramika, etxeko animalientzako osagarriak eta abar. Horiekin batera, bertako produktuen zortzi postu egongo dira: gazta, gozoak, eztia eta abar. Era berean, hainbat herrialdetako janariak eskainiko dituzte azokan, Amerika Elkartearen eskutik.

Haur eta gaztetxoentzako, txapa tailer bat ere egongo da, 11:30ean hasita, Txatxilipurdiren eskutik, Martxoaren 8ko diseinuekin txapa egiteko. Emakume Txokotik, dei egin dute egunean bertan eta asteburuan zehar Martxoaren 8a ospatzeko eta aldarrikatzeko eta antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak