Geratzeko etorri dira Arrasateko Herri Inauteriak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko otsailaren 28a

Lehenengo Herri Inauteriek zekartena bertatik bertara ikusteko ikusmin handia zuten arrasatearrez bete da Maalako errebala. Txorimaloak dantzan eta musika instrumentuak jotzen; kukumarroak, berriz, herritarrak zirikatzen ibili dira eta hala hasi dituzte Aratusteak Arrasaten. Zirikatze horretan, bat baino gehiago beldurtu da, baina giro ona eta herritarren poztasuna nabaria izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak