Martxoaren 8an, zapatua, Biteritik abiatuko dute Lilabide martxa, 11:30ean, eta 5 kilometroko ibilbidea egin ostean, Herriko Plazan bukatuko dute. Aurten, gainera, entrenamendu saioak egiten ari dira, Biteritik abiatuta. Bi geratzen zaizkie: martxoaren 5ean, 15:00etan; eta martxoaren 6an, 10:00etan.
Izena emateko, telefono zenbaki bat jarri dute herritarren eskura: 635 74 46 02.