Arrasateko Ostalariak: "Herritar guztien aurkako ekintza da kamera jarri izana"

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko otsailaren 13a

Arrasate Ostalariak taldeak pandemian egindako mobilizazio bat.

Arrasateko tabernariek gertakari "oso larritzat" jotzen dute taberna bateko komunean kamera jarri izana. "Gogor salatzen dugu herritar guztien aurka egindako ekintza hau. Izan ere, testuinguru hartan, edozein izan zitekeen kameraren jomugan zegoena. Horrelako erasoak gure tabernetan, ez beste inon, lekurik ez dute".

Era berean, tabernak "ahalik eta espazio seguruenak" izateko bidean jarraitzen dutela adierazi dute. "Gauzak horrela, espazio zainduak izateko lan egiten dugula azpimarratu nahiko genuke. Horren adibide da orain dela urte batzuetatik taberna askotan dagoen erasoen aurkako protokolo feminista".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak