Arrasate erdiguneko taberna bateko komunean aurkitu dute kamera. Berehala eman diete abisua udaltzainei. Bertaratu eta lekua miatu dute. Udaltzainetatik konfirmatu dute txostena prestatzen ari direla, baina ezin dutela oraingoz informazio gehiagorik eman. Ertzaintzatik jakinarazi dute ez dutela oraingoz salaketarik jaso.