Taberna bateko komunean agertutako kamera dela-eta, elkarretaratzea egingo du Itaiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 12a, 11:37

Itaiak eginiko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean.

Bihar, otsailak 13, izango da mobilizazioa Arrasateko Herriko Plazan, 18:30ean, horrelako gertakarien aurrean "erantzun irmo eta kolektiboak antolatzea" ezinbestekoa dela iritzita.

Udaltzaingoak joan den domeka goizaldean, otsailaren 9an, jaso zuen abisua Arrasateko erdiguneko taberna bateko komunean kamera bat agertu zela esanez. Ikerketa fasea irekia du, eta txostena egiten ari da orduz geroztik. Horretarako, Udalak jakinarazi duenez, lekukoen testigantzak jasoko dituzte, esate baterako; era berean, "oso larritzat" jo du gertakaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak