Udalak kaleratutako oharrak dioenez, neska gazte batzuek kamera txiki bat aurkitu zuten taberna bateko komunetan. "Tabernariak abisatu eta hauek Udaltzaingoari deitu ostean bertaratu zen Udaltzaingoa tabernara", gaineratu du. "Komunak miatu ostean, kamera gehiagorik ez zegoela baieztatu zuten eta aurkitutako kamera Udaltzaingora eraman".
Ikerketa fasea ireki du Udaltzaingoak, eta dagokion txostena egiten ari da. Horretarako, gainera, lekukoen testigantzak ere jasoko dituztela jakinarazi du Udalak.
Udal Gobernua, era berean, harremanetan dago hainbat eragilerekin eta udalbatzako gainontzeko alderdi politikoekin, egoeraren berri eman, eta hurrengo urratsak adosteko.