Gazteendako hamabi etxebizitzaren esleipen prozeduran izena eman daiteke

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urt. 7a, 12:09

Gaurtik urtarrilaren 20ra arte dago horretarako aukera. 36 urtetik beherakoei zuzendutako deialdia da eta, adinaz gain, hainbat baldintza bete beharko dituzte herritarrek prozeduran parte hartzeko. Garibai etorbidean daude etxebizitza horiek, lehengo sindikatuen etxea-n.

Garibai etorbidean dauden hamabi zuzkidura-bizitokiren esleipen prozeduran parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko, hilaren 20ra arte.

Prozeduran parte hartu ahal izateko, 36 urte baino gutxiago izan beharko dituzte herritarrek. Horrez gain, etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea ere eskatuko diete, alokairuko eskatzaile gisa, Arrasateko udalerrian edo Debagoieneko Eremu Funtzionaleko udalerriren batean: Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.

Halaber, 2023ko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 43.753,71 euro baino handiagoak ez direla egiaztatu beharko dute. "Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek edo etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak", zehaztu dute.

Azkenik, bizikidetza unitatea ezingo da lau kide baino gehiagokoa izan.

Izena emateko, honako bide hauek daude:

  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa 
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).

Informazio gehiago, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak