Txikilandiako ateak zabaldu orduko ilarak sortu dira puzgarrietarako. Salto egiteko puzgarriez gain, ipuinaren txokoa, gela iluna, sormen gela, aurpegiak margotzeko gunea eta karaokea dira Gabonetako jolas parkearen elementuetako batzuk. Herritarrek ez dute hutsik egin lehen egunean. "Txikilandiaren arrakasta agerikoa da. Gauza batzuk moldatu behar izan ditugu, baina, hemen gaude. Jaso dugun babesa oso pozgarria da, eta jaso dugun erasoak ez gaitu geldituko", esan du Txikilandiako arduradun Itxaso Garaik.
Txikilandiak jasandako erasoaren gainean galdetuta, hauxe erantzuna: "Materialetan kalte batzuk izan dira. Baina, inportanteena da parkea ireki ahal izango dugula".