Gertakari horren harira ondorengo hausnarketa partekatu gura izan dute: "Ez dugu ekintza horren helburua ulertzen baina argi duguna da, herriko haur, nerabe eta familiak izango direla kaltetu zuzenak. Horrez gain, Uarkape erabiltzen duten Esku Pilota zein Dragoi gimnasia elkarteengan ere eragina izan du". Gabon Zahar gaueko aisialdia ezin daitekeela izan gainontzekoen zein inguruaren kaltetan gaineratu dute, eta aurretik, ondorioetan pentsatzeko eskatu: "Ekintza orok bere ondorioa dakar, hau horrela izanik, ekin aurretik honek sortu dezakeen eraginean pentsatzea ezinbesteko ariketa dela uste dugu".
Gogorarazi dute Txikilandia parkeak 34 urte daramatzala "Gabonak alaitzen": "Belaunaldi asko pasatu gara bertatik eta ondorioz agerikoa da arrasatear askok jaialdi horri loturiko une ahaztezinak gure barnean gorderik ditugula".
Hori horrela, aurrera egitea erabaki dute: "2025eko Txikilandiak, moldaketa batzuekin bada ere aurrera egingo duela
adierazi nahi dugu. Gure herriko haur, nerabe zein familiek merezi eta horrenbeste baloratzen duten jolas parke hezitzaile eta euskaldunaz gozatzeko aukera bermatuz".