Mararen aldeko eguna egingo dute urtarrilaren 4an

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abe. 23a, 12:20

Betten gaixotasuna du Mara San Jose haurrak, eta haren aldeko eguna egingo dute Seber Altube plazan; gauean, berriz, kontzertuak izango dira gaztetxean.

Urtarrilaren 4an, 11:00etan irekiko dituzte txosnak Seber Altube plazan eta, Mondravember elkartearen laguntzarekin, askotariko ekintzak egongo dira. Batetik, DJ Iverren eskutik, musika egongo da eta, bestetik, bertso eta txalaparta saioak ere egingo dituzte.

Era berean, 11:30ean kalejira bat abiatuko dute Seber Altubetik, eta honako eragile hauek hartuko dute parte: Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa, Arrasateko Trikitixa Eskola, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak eta txistulari eta gaiteroak.

Azkenik, 22:00etan, kontzertuak egingo dituzte gaztetxean eta hiru talde ariko dira oholtza gainean: Oihu!, Aiama taldea eta Malaña. Sarrera bost euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak