Lapurreta "Gabonetako sasoi betean" etorri dela deitoratu dute Ereindajan Arrasateko ordezkariek, "proiektuari bultzada ekonomikoa emateko herri saskiaren kanpaina bete-betean", hain zuzen. "Ereindajan moduko herrigintzako proiektuetan lan komunitario handia egiten da urte guztian zehar eta sasoi garrantzitsuak dira herriko komertzio txikiarentzako. Kolpe handia izan da gertatutakoa".
Lapurtutakoen artean, diote, lanerako material guztia (ordenagailuak, mugikorrak…), Gabonetako otarrak eta "balio handiko produktuak" daudela. "Egoerak, egunerokotasuneko lana atzeratzea ekarriko du, berriz ere normaltasunera iritsi arte".
Hori dela eta, egoera argitu bitartean, sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko diru bilketa abiatu dute. Ekarpena egiteko, transferentzia bat egin beharko da honako kontu korronte honetara: ES68 30350002190020065427 (Laboral kutxa). Halaber, horrela izendatzea eskatu dute: ekarpena_izen-abizenak.
Abenduaren 28ra arte egongo da ekarpenak egiteko aukera.