Lapurreta egin dute Arrasateko Ereindajan dendan. "Lapurtutakoen artean, lanerako material guztia, Gabonetako prestatuak zeuden saskiak eta balio handiko produktuak daude", azaldu dute langile eta zuzendaritzako kideek. "Honek eguneroko lana eta hainbeste ahaleginekin egiten diren komunitate ekimenak gogor kolpatzen ditu".
Hori dela eta, "elkartasun crowdfunding kanpaina" abiatu dute. "Egoera argitu bitartean, eragindako kalteei aurre egiteko, komunitatearen laguntza behar dugu. Ekarpenei esker, epe motzean, galdutako materiala berritu ahal izango dugu, Gabonetako saskien inbentarioa berreraiki eta egun berezi hauetan, bertakoak eta kalitatezkoak diren produktuak eskaintzen jarraitu ahal izango dugu. Ekarpen bakoitza, txikia izan arren, urrats bat izango da".
Hala, bihar, abenduak 17, ahalbidetuko dute ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakia. "Gaur, abenduak 16, egun guztian denda itxita egongo da. Bihartik aurrera, normaltasunez lanean izango gara", nabarmendu dute.