Saskia produktuz bete gura du Ereindajanek, urtarrilaren 13an zozketatzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko aza. 28a, 10:36

Ereindajan Herri Saskia izeneko kanpaina abiatu du Ereindajan Arrasatek. Saski hori, alde batetik, ekoizleen ekarpen boluntarioarekin osatuko dute eta, bestetik, proiektuarekin bat egiten duen pertsona, erakunde zein talde orok gehituko dituen ekarpenekin (musika diskoak, bazkari bonua, kamiseta, herriko komertzioetako produktuak...). Txartelak bi eurotan dituzte salgai.

Ereindajan Arrasatetik, azaldu dutenez, herritik eta herriarentzako aritu dira lanean, Debagoieneko lehenengo sektorea sustatzeko, biziberritzeko eta indartzeko helburuarekin. "Gure bailarako produktuak ortutik etxeko plateretaraino iritsi daitezen lanean jarraitu nahi dugu beste hainbeste urtez. Gu ere bagarelako herriko eragile eta zuoi, herritarroi, elikadura osasuntsua eta burujabea eskaintzea da gure lehentasuna".

Hori ospatzeko, hain zuzen, saski eder bat zozketatuko dute urtarrilaren 13an eta zozketan parte hartzeko txartelak bi eurotan dituzte salgai dagoeneko, dendan bertan.

Esan moduan, ekoizleen zein herritarren ekarpenekin osatuko dute saskia. Beraz, ekarpenak egin nahi dutenak Ereindajan Arrasaterekin harremanetan jarri beharko dira, honako bide hauek erabiliz: arrasate@ereindajan.eus helbidera idatziz, 943 08 04 65 telefono zenbakira deituz edo dendan bertan (Araba Hiribidea 3, Arrasate).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak