Telazko poltsak, lanpasak eta kamisetak salduko dituzte, haurrentzat zein helduentzat. "Beraz, azken orduko opariaren bila bazabiltza, hemen duzu aukera paregabea!", adierazi dute. "Ez galdu aukera eta jantzi Euskaraldia! Oparitu euskara!".
Abenduaren 21ean 23an eta 24an, Seber Altube plazan jarriko dute mahaia, 12:00etatik 14:00etara. Urtarrilaren 2an, aldiz, Txikilandian izango dira, 17:00etatik 20:00etara. Azkenik, urtarrilaren 4an, goizez egongo dira jolas parkean, 10:30etik 13:30era.