Arrasateko Udalak "aire neurketa independente bat" egingo du Uribe auzoan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abe. 10a, 17:12

Ederlanek sortzen duen aire kutsadura neurtzeko helburua izango dute neurgailuek, hango bizilagunek "urte luzez" egindako eskaera bati erantzunez. Horretarako, bi makina mota jarri dituzte, mota ezberdineko partikulak neurtzeko.

Arrasateko Udalak aire neurketa independente bat egingo du Uribe auzoan, Ederlanek sortzen duen aire kutsadura neurtzeko. Bi makina mota egongo dira, partikula ezberdinak neurtuko dituztenak.

Makina mota batek partikula esekiak neurtuko ditu, suspentsioan daudenak. "Partikula txikiagoak dira, eta airean denbora luzez flotatzen egoten dira, arinak direlako. Partikula horiek neurtzeko gailua jarri da Itxaropena plazan. Neurgailu hau Laubide plazan dagoen berbera da, beraz, bi guneen arteko ezberdintasuna kontrastatzeko balioko du", azaldu dute udal ordezkariek. Udal Gobernuak aurreikusten du urtebetez aire kalitatea neurtzea.

Beste makina motak, aldiz, partikula jalkigarriak neurtuko ditu: "Partikula handiagoak dira, normalean 30 mikrometro baino gehiagokoak, eta nahikoa masa dute lurretik gertu azkar pilatzeko, airean egon beharrean. Partikula mota hori ohikoa da industrialdeetan edo hiriguneetan, eta bizitegi- eta nekazaritza-eremuetako garbiketari eta ingurumen-osasunari eragin diezaiekete", nabarmendu dute. "Kasu honetan, bi kaptadore jarri dira, bata Jokin Zaitegi plazan eta, bestea, Alecop inguruan". Hasiera batean, hiru hilabetez neurtuko du kutsadura, baina epe hau luzatzea aurreikusten du Udal Gobernuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak