David Peña: "Neskek erakutsi duten jarrera eta prestutasuna ezin hobea izan da"

Xabier Urtzelai 2024ko aza. 29a, 13:00

David Peña MUko entrenatzailea. Argazkia: Angel Ayastui / Ointxe!

Joan den asteaz geroztik da David Peña (Gasteiz, 1995) LF2 kategoriako Mondragon Unibertsitateko entrenatzailea. Gizonezkoen FEB 3. mailako taldeko bigarren entrenatzailea izan da orain arte, eta MUko nesken taldea zuzentzeko erronka onartu du.  

Carlos Diaz entrenatzaile sevillarra ordezkatu behar zuela barneratzeko asti barik, David Peñak talde berriarekin pare bat entrenamendu saio egin eta Bartzelonarako bidea hartu zuen asteburuan. Eta Talenom Boet Mataroren kantxatik ligako hirugarren garaipenarekin itzuli dira moreak (58-80). Zapatuan etxeko lehenengo partidua izango du Iturripen.

Asteburuko garaipenaz galdetu aurretik, nor da David Peña?

Saskibaloiari oso lotuta dagoen gasteiztar bat; 18-19 urterekin konturatu nintzen entrenatzaile izan nahi nuela, eta Gasteizko hainbat klubetan taldeak koordinatzen ibili naiz urte hauetan. Ointxe!-ko kirol zuzendari Arri-rekin harremana neukan lehendik ere, eta hark proposatu zidan iaz Arrasatera etortzea. Berez banuen Ointxe!-ren filosofiaren berri, eta proiektu erakargarria iruditu zitzaidan; izan ere, klub barruan entrenatzaile gazteak behar zituzten, eta halaxe iritsi nintzen Ointxe!-ra. Aurten, harrobian eta gizonezkoen talde nagusiko bigarren entrenatzaile nenbilen lanean, eta egun batetik bestera etorri da aldaketa.

Hori da azkar batean txipa aldatu behar izatea...

[Barre] Bai, pentsatzeko tarte handirik barik baiezkoa eman, eta bi entrenamendu saio egin ahal izan nituen neskekin Bartzelonara joan aurretik.

Zerekin egin duzu topo?

Taldea hartu nuenean, entrenatzaile taldearekin berba eginda kontziente nintzen aldaketa dezente egin beharko genituela, hutsetik hastea komeni zela, baina denboraldiaurrerik egiteko asti barik. Hala ere, lehenengo minututik nesken partetik jaso dudan erantzuna ezin hobea izan da, lanerako prestutasuna erabatekoa izan da eta nahikoa izan da energia positibo apur bat sartzea eta pare bat tekla ukitzen asmatzea oso erantzun ona jasotzeko. Neskek ere erakutsi nahi zuten egoera irauli nahi zutela eta kategoria horretan lehiatzeko kapaz direla.

Halakoetan, aldaketa sakonak egin nahi izateak ere arriskuak izaten ditu...

Bai, baina aldaketen beharra ikusten genuen eta neskek ere horixe jakinarazi digute. Ideia berriak sartzen saiatu gara, eta erlojuaren kontra egin dugu hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak