Debagoieneko herri gehienetan antolatu dituzte elkarretaratzeak eta manifestazioak Azaroaren 25earako. Mobilizazioetan, mugimendu feministek gogorarazi dute indarkeria matxista jendartearen egiturazko arazoa dela, emakumeen eta gizonen arteko botere desberdintasunean oinarritua, eta aldarrikapen horiek egin dituzte, besteak beste.
Aldarrikapen mezuak
Itaiak antolatutako mobilizazioa izan da lehenbizi, eta Indarkeria matxistaren aurka borrokatu! Emakume langileok sozialismoa eraiki lelopean Herriko Plazan egin dute agerraldia. Ez bazara konponbidea arazoa zara! leloa zuen pankartarekin atera dira, gero, Seber Altube plazara, berriz, Arrasateko Mugimendu Feministako kideak. Horrekin batera, bengalak alde bietan zituztela Ez gaituzue izutuko leloa zuen pankarta ere atera dute.