2003tik hona indarkeria matxistak eraildako emakumeak eta haurrak izan dituzte gogoan hainbat herritan. Eta konponbidea ez dena arazo dela adierazi dute pankarten bidez. Aretxabaletan eta Arrasaten bengala gorriekin erakutsi dute egoeraren larritasuna eta Bergaran eta Aramaion zapatu gorriak jarri dituzte jendaurrean. Elgetan, ostera, hilobiak irudikatu dituzte plazan eta lore eskaintza egin dute gero, biktimen omenez.
Debagoieneko Itaiako kideak Arrasaten elkartu dira eta "indarkeria matxistaren aurka borrokatzera" deitu dituzte herritarrak.