Frauen bildet Banden. Eine filmische Spurensuche zur Geschichte der Roten Zora da dokumentalaren izena (sortu itzazue bandak, emakumeok! Rote Zoraren historiaren aztarnen bila). Hain zuzen, Rote Zora talde feministari buruzkoa da. "45 bat ekintza zuzen egin zituzten emakumeen aurkako indarkerian oinarritutako egitura patriarkal baten aurka protesta egiteko. Taldea 1970eko eta 1980ko hamarkadetan egon zen aktibo. Emakumeak antolatzera eta bandak sortzera deitu zituzten", diote Emakume Txokotik.
Haien ekintzen helburua "emakumeak zapalduak eta esplotatuak diren normaltasunaren aurka egitea" zen. "Emakumeen aurkako eguneroko indarkeria, bortxatzaileen aurkakoa, ugalketa-teknologien aurkakoa, abortuaren debekuaren aurkakoa, emakumeen salerosketaren aurkakoa, politika demografikoaren aurkakoa, esplotazio-baldintzen aurkakoa eta errefuxiatuen politikaren aurkakoa, nagusitasun patriarkalaren adierazpen gisa", adierazi dute antolatzaileek.
Rote Zorako emakumeek "lotsagabeak" izan nahi zuten, legeak nahita hautsiz eta emakumearen irudi soziala apurtuz. "Erdigunean jartzen zuten, beraz, emakumeen ahalduntzea eta izaera baketsuarekiko haustura".
Orain arte, historiografia ofizialak mugimendu feministaren alderdi erradikala itxuragabetu edo ezkutatu duela salatu dute. "Las Otras talde zinematografikoak ezjakintasun hori hautsi nahi zuen eta garaiko lekuko presentzialen kontakizunak, historialari batekin egindako elkarrizketak eta
Rote Zorako kide ohiak batu zituen ikus-entzunezko batean. Hala, 2019ko martxoan estreinatu zuten filma.
Arrasatera ere iritsiko da, eguenean. Emakume Txokoko irakurketa feministen taldeko kideek gidatuko dute solasaldia eta filmak lantzen dituen hainbat gairen inguruan hausnartzeko aukera egongo da.