Galdeketaren emaitza datorren astelehenean, azaroaren 18an, jakinaraziko du Udalak. Izan ere, egun horretan Hirigintza Batzorde berezia deituko dute, alderdi guztietako batzordekideekin eta teknikariekin, "kontaketa garbia eta berme guztiekin" izateko.
Hautetsontziak ohiko hauteskundeetan erabili ohi diren segurtasun itxiera dute. Itxiera horiek azaroaren 18an irekiko dituzte ezohiko batzordean, kontaketa egin ahal izateko.