Iñaki Barrena txistulariak azaldu duenez, euriak zertxobait baldintzatu du kalejira, baina egin ahal izan zuten. "Gainera, gero, ezkontza bat ere egon da udaletxean eta baztertxo baten jarri behar izan gara kontzertua egiteko. Hala ere, oso giro onean aritu gara eta etorri diren zaleak ere giro onean etorri dira. Ostean, Txalalaparta elkartean bazkaldu dugu, Sudc elkartekoek prestatutako bazkaria, eta eskerrak eman gura dizkiegu egiten duten lan guztiagatik".