Arrasateko Udalak ez du beste gurutzerik jarriko Udalatxen

Sara Lanz 2024ko urr. 16a, 19:48

Arrasateko Udalak erabaki irmoa hartu du: ez du gurutze berririk eraikiko Udalatx mendian, 2016tik gune babestua delako. Joan zen larunbatean desagertu zen mendizaleen omenezko gurutzea. Egunotan, Udal Gobernua eragile eta alderdi politikoekin bildu da gurutzearen inguruko informazioa partekatu eta adostasun bat lortzeko.

Udalak ez du Udalatxen berriro ere gurutzerik jartzeko aukera ikusten, natur gune izendapena duelako. 2016. urtetik, Udalatx natur gune babestua da eta ezin da bertan eraikuntza lanik egin. 164. artikuluak dioenez, "Ezin da eraikin edo instalazio berririk egin".  Legearen helburua gunea babestea denez, Udalak ez du aurreikusten gurutze berri bat eraikitzea. 

Udaltzaingoak ikerketa bat hasi zuen gertatutakoa jakin bezain laster, baina udal ordezkariek azaldu dutenez: "ikerketa ez da ari ematen emaitza ziurrik, izan ere, gurutzea zegoen ingurua garbi agertu da, eta ez dago gurutzearen zantzurik", kokapenak eta gauez egin izanak testigu presentzialen falta agerian utzi duela gaineratu dute.

Astelehenean alkateak bilera berezi bat deitu zuen Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztiekin, gaiaren inguruko informazioa partekatzeko. Bertan, alderdi guztiei jakinarazi zitzaien ikerketaren egoera eta Gobernuak eskatutako txosten teknikoak.

Gaur, asteazkena, alkatea Besaide Mendi Elkartearekin eta Mondraitz elkartearekin bildu da, gaiaren inguruan hitz egiteko asmoz. Informazio guztia partekatu eta Udalatx babesteko beharrarekin konforme agertu dira bertaratu direnak. Horrekin batera, Arrasate Zientzia Elkartearekin eta mendiari lotutako beste elkarte batzuekin ere hainbat hartu-eman izan ditu Udalak. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak