Arrasateko EAJ-PNVk "haserre sakona eta gaitzespena" adierazi ditu "ekintza bandalikoaren" aurrean, "Udalatx mendiko gailurrean kokatutako gurutzea desagertu egin baitzen, bere oinarria basatiki moztu ondoren".
Zapatukoa "eraso larria" dela diote, "ez bakarrik gurutze honekin omendutako mendizaleen aurka, baita haien senideen aurka ere, eta, bereziki, 1971n auzolanaren bidez gurutzea gailurrera igotzeko lan handia egin zuten 60 pertsona baino gehiagoren aurka". Halaber, zera salatu dute: "Gertalekuan aurkitutako mezuak, zerra txiki eta poema batekin batera, ez du inolaz ere justifikatzen komunitatearentzat hain esanguratsua den ikur honen aurkako mespretxuak".
Jeltzaleek gertatutakoa argitzeko ikerketa bat irekitzea eta "beharrezko neurriak" hartzea eskatu du, "ekintza hau zigorrik gabe gera ez dadin". Era berean, Udalatxeko gurutzea berreraikitzea eskatu dute, "mendizaleen omenez, eta hainbeste ahalegin egin zutenak errespetatzeko".