Lore-eskaintza Maritxuri, ohiturari eutsiz

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urr. 3a, 18:29

Iaz, neska kuadrilla bat lore-eskaintza egiten eta talde-argazkia ateratzen.

Maritxuren aurrera joan eta lore-eskaintza egiteko ohitura ere badute lagun talde askok, eta, bide batez, talde-argazkia ateratzen dute. Haiez gain, ikastetxeetako ikasleak ere joan izan dira Maritxuri lore-eskaintza egitera, baita abestera ere.

Dotore jantzita, eskapularioa lepoan jarri eta lagun artean jai giroan ibiltzeaz gain, lore-sorta Maritxuri eramateko ohitura dute askok. Herriko Plazako iturriaren bueltan talde-argazkia ateratzen dute kuadrillek, eta lore sorta ere eskaintzen diote, Ez gaude denok aldarriaren azpian.

Ikastetxeetako haurrek ere ospatzen dute Maritxu Kajoi, eta astean zehar apaingarriak egiten izaten dira: gorbatak, tximeleta-begiztak eta loreak. Maritxu parera ere joango dira aurten hainbat ikasle Maritxu nora zoaz abestera eta lore-eskaintza egitera.

Haurren lore-salmenta

Astean zehar ikasgeletan egindako loreak saskietan sartu eta saltzen ere arituko dira ikasleak egubakoitzean, egunean zehar, diru pixka bat ateratzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak