Apaingarriak egiten artista hutsak direla ziurtatuz

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urr. 3a, 18:10

Eskulanak egiten izan dira asteon Arrasateko Arizmendi ikastolako guneetako ikasleak, Maritxu Kajoi egunerako apaingarriak prest izateko. Gorbatak, tximeleta-begiztak, paperezko loreak… egin dituzte, besteak beste.

Honakoa da guneka duten plangintza:

Olarte
- Astean zehar gorbata, tximeleta-begiztak eta loreak margotu dituzte egunean bertan dotore janzteko.
- ⁠Ostiralean 4 eta 5 urtekoak Maritxu parera (Herriko Plazara) joango dira abestera eta Maritxuri lore sorta eskaintza egitera. 
- ⁠2 eta 3 urtekoek gunerako sortutako Maritxuri  abestuko diote. 
- ⁠Ondoren gunean musika eta dantza eguna ospatzeko.

Uribarri
- Astean zehar gorbata, tximeleta-begiztak eta loreak margotu dituzte egunean bertan janzteko.
- Maritxu abestia eta koreografia lantzen ibili dira.
- Ostiralean gunean musika eta dantza eguna ospatzeko.

Santa Teresa
- Ostegun eta ostiralean tximeleta-begiztak, gorbatak eta loreak margotuko dituzte.
- ⁠Ostiralean Maritxu nora zoaz abestia denok elkarrekin abestuko dute.

Umezaintza
- Astean zehar gorbata, tximeleta-begiztak eta loreak margotu dituzte egunean bertan dotore janzteko.
- ⁠Ostiralean  3,4 eta 5 urtekoak gunerako sortutako  Maritxuri  abestuko diote eta 5 urtekoak lora sorta eskaintza egingo diote. 
- ⁠Ondoren musika eta dantza eguna ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak