Pertsona Nagusien Eguna behar bezala ospatu dute

Hasier Larrea 2024ko urriaren 1a

Aste osoko programa borobildu du gaur arratsaldeko ekitaldiarekin Arrasateko Nagusien Kontseiluak. Kulturaten, aurreskua interpretatu dute Marta Izagirrek, Karmele Ajuriak eta Jon Zabalak, eta ondoren adinekoen eskubideak aldarrikatu dituzte kontseiluko kideek, manifestua irakurrita.

Jarraitzeko, Arantxa Urretabizkaia idazleak berbaldia egin du zahartzea lotsatzeko motibo ez dela abiapuntutzat hartuta, eta, azkenik, bertatatutakoek luntxarekin bete dute sabela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak