Dantzaz konpainiaren Distirak obrak lur hartuko du domeka honetan, 19:30ean, Arrasateko Amaia antzokian. "Freskura" eragiten duen dantza emanaldia da, Fernando Saez Ugarte zuzendari orokorrak eta Adriana Pous zuzendari artistikoak ondu dutena. Sarrerak hamar eurotan daude salgai amaiaarrasate.janto.es webgunean.
Hiru zatitan banatutako saioa
Dantzaz konpainiaren Distirak lana nazioarteko kolaborazioen emaitza da, eta freskotasuna eskaini nahi diola ikus-entzuleari dio Fernando Saez Ugarte zuzendari orokorrak. Hain zuzen ere, dantza garaikideko ikuskizuna da Distirak eta dantza-triptiko gisa definitu dute, hiru zati izango dituelako, bakoitza koreografo nabarmen batek prestatu eta gidatutakoa. Dantzan konpainiaren lana nazioartean izandako kolaborazioen emaitza da. Staff izenekoa da aurreneko zatia, Giovanni Insaudok g i d a t u t a k o a D a v i d s o n Jaconelloren musikarekin; bigarren zatia, Pink izenekoa, Alexandros Stavropoulosen sorkuntza da, hark eta Konstantina Polychronopoulouk egindako musikarekin; eta Sarada Sarita koreografoaren lana da hirugarren zatia, Verdantz izenekoa, Oreka TX taldearen musikarekin.
Esperientzia sentsoriala
Lana aurrera atera duten zuzendarien berbetan, "hiru koreografiek, bakoitzak bere ikuspegi eta pasioarekin, dantzatik haratago doan ikuskizun baten bidez gidatuko gaituzte obra honetan; gorputzaren mugimenduaren bidez ehuntzen diren istorioen aberastasuna ezagutzera gonbidatzen gaituen esperientzia sentsorial bat da".
Xehetasun gehiago
"Aste honetan Huescako azokan izan dira lana aurkezten eta domekan Arrasaten aurkeztuko dute. Informazio gehiago nahi duenak distirak.com webgunean kontsultatu dezakeela azaldu du Dantzaz konpainiako Fernando Saenz de Ugartek: "Bereziki mugikorrarekin aritzeko dugu prestatuta webgunea, eta bertan dago esku-programa eta bestelako informazioa".