Kike Bigurik Vaya Semanita eta La que se avecina telesailetan egin izan du lan, besteak beste. "Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide profesionala dauka Bigurak eta bere talentua goi mailakoa izateaz gain, publikoarekin konektatzeko dohain berezia du, umore fresko eta dinamikoarekin", azaldu dute Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideek.
Gaineratu dute Biguraren bakarrizketek kritika onak jaso izan dituztela. "Eguneroko bizitzaz modu arinean aritzen da, entretenigarri eginez. Beraz, bere emanaldietan barre algarak bermatuta daude. Etorri eta gozatu".